Herri hauteskundeak
2026eko martxoaren 15 eta 22an

Baionari buruzko zuen ideiek balioa dute

Minututxo batzu hartu gure inkestari erantzuteko, zure itxaropenak eta proposamenak partekatzeko gure hirirako.
Jean-René Etchegaray-ren gutuna Baionako herritarrei

Nire erabakia 2026ko martxoaren 15eko udal hauteskundeetan hautagai izatea izan da.
Gure taldearekin, gure konpromisoak betetzen saiatu gara, zuekin etengabe elkarrizketan segituz. Baiona eraldatu, edertu eta eguneratu da, bere nortasuna zaindu duen bitartean.

Gure ekintza hauek izan dira:
• Zuen babesa, segurtasun publiko eta osasunari dagokionez neurri sendoekin
• Zuen bizi-ingurunea edertzea, espazio publiko zuhaitzatu eta eraberrituz
• Eguneroko bizitzan laguntzea, denentzat eskugarri diren zerbitzu publiko hurbil eta gizatiarrekin

Gaur egun, zuekin batera, Baionaren aintzinarazteko nahikeri iraunkorra hor dut beti.
Elkarrizketan eta batasunean jarraiki dezagun, Baiona babesle, aurrerakoi eta etorkizuna prestatzen duen hiria izaten segi dezan.
Datozen asteetan, berriz ikusiko gara elgar, zuen hitzak eta lehentasunak entzuteko.

Baionarentzat, funtsezkoa zuek zarete!

Jean-René Etchegaray – Élections municipales Bayonne 2026
Zuen alkatea
Gure bilana

Baionaren eraldaketa:

bere burua berrasmatzen jakin duen hiria, bere nortasuna galdu gabe

Baionako hauteskundeentzat, kanpaina zuekin eraikitzen da